XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ara, Martxela, urte betean gauza asko igarotzea izan leiken, da....

- Zerk pasatu bear dik bada? - Gauza txarren bat.

- Ill egiñ bear al dek ba? - Illtzea baño gauza txarragoa, milla bider txarragoa.

- Zer dek ba gauza ori? - I, beste batekiñ... zu, beste batekiñ eskontzea ni soldautzan naizan bitartean.

Eta aruntz juan baño len, auxe esan nai dizut....

Martxela, nik zurekiñ eskondu nai neukela, eta ia zuk nerekiñ nai al dezun.

Bukatu zuanean arnas aundi bat artu zun, larogei kiloko arria bizkar gañetik bota ba`leu bezela.

Martxela, len aiñ bare zegoana, dana urduritu zan.

Eskuan zekarren manteliña ta liburuari bueltak ematen asi zan, da, mutillari arpegira begiratzeko ausardi gabe esan zion: - Benetan esaten al dirazu ori? Joxe Antonio.

- Bene-benetan, nere gogo ta biotz guztiz, Martxela.

Beste iñori ez diot sekula onela itz egiñ.

Neskatxa bati lagundu gabea naiz nere bizitzan, baña zure oroipena aspalditik neukan nere barruan.

- Ez nuan uste neretzat zengozanik.

Ene! Arantzabal`ko seme gaztea Errekatxo`ko Martxel`entzat!.

Gu, pobreak gera, bai dakizu.

Gure ama gaxoa, ogeita zortzi urtedun alargundua, iru ume txikirekiñ; neu zaarrena zazpi urtedun.

Lana pranko eginda ta bear-izan ugari, ta naigabe aundiak pasata eldu gera oraiñ gauden mallara.

Goiko Jauna`ri eskerrak zorrik ez degu, baña ez eta dirurik ere Errekatxo`n.

Zure amak bai al daki zure asmo au?.

- Ez. Ez eta zertan jakiñik ere, gaur gaur bezela beintzat.

Bear dan sasoian esango zaio, ta bien bitartean, ni etorri artean ixillik euki bear degu.

Zuk, esan zeure amari, Martxela, baña beste iñortxori ez.

Martxela, eskontzeko itza ematen dirazu beraz?.

- Emango ez dizut ba? Ondo pozik gañera, Joxe Antonio.

Ez dakit nola azaldu nere barruan nabaitzen detan zoriona.

Ez nuan uste onelako suerterik merezi nuanik.

Au egun zoragarria!!.

- Neu ere ondo pozik nua ba, eta oraiñ trankill izango naiz soldautzan.

Idatziko dizut.

Zuk ere bai neri, maite? (itz abek abotsa bigunduaz esan zizkion).

Martxela gaxoari, maite itza entzun zuanean, biotzak bira osoa eman zion, eta bi eskuak bularrera eraman bear izan zituan, biotzari bere lekuan eutzi aal izateko.

Negarra begi ertzean zuelarik, esan zion: (...).